[Bideoa] Zestoako bertso eskolak hitz politenaren bila-3

Jolas bat proposatu nahi dizuegu bertso eskolakoen laguntzarekin. Zein da euskarak duen hitzik politena?

Hauek herriko bertsolariek proposatzen dizkigutenak. Eta zuretzat, zein da politena?

https://vimeo.com/486380936

Taldean elkartuaz
ausart gurasoak
honekin josten dira
harreman, lazoak
arbasoen bidetik
jarraituz pausoak
elkarlana topatuz,
utik arazoak
honek indartzen ditu
herri ta auzoak

Aitor, Lorea eta Amaia

Denok amestu dugula beti
aberatsak izatea
loteria bat jokatu eta
azkenik jubilatzea
zergatik utzi dugula denok
maite duguna zaintzea
eguneroko gauza txikiak
gozatu, baloratzea
diruak ez du aseguratzen
gure hitz hori lortzea

Maria, Maddi eta Alaitz

[one_third_last padding=”0 0px 0 10ox”]

Handia ta txikiak
ilea badute
jende asko baitute
eta asko urte
gizakien lagunak
janarian truke
Arraza asko daude
jakingo dezute

Ainara
[/one_third_last]




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide