[Bideoa] Zestoako bertso eskolak hitz politenaren bila-4

Jolas bat proposatu nahi dizuegu bertso eskolakoen laguntzarekin. Zein da euskarak duen hitzik politena?

Hauek herriko bertsolariek proposatzen dizkigutenak. Eta zuretzat, zein da politena?

https://vimeo.com/486834792

Jendeak egiten du
bertan apostua
partidutan erretzen
zuten le(he)n purua
une askotan gaizki
da oso zaindua
dugu Euskal Herriko
Kirol famatua

Aner, Luken eta Eneko

Hizkuntza bakoitzean
ezberdina seko
ta komunikatzeko
ibiltzen da lepo
era asko baitaude
hauxe egiteko
eta nik hiru era
dazkit dagoeneko

Jone




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide