Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Azaroaren 23tik 28ra bitartean Zestoako Denden Astea izango da. Zestoan Merkatari Elkarteak antolatuta hainbat ekimen izango dira herritarrentzat. Honakoa da elkarteak antolatutako astearen egitaraua:
Ostiralean “Bezeroen festa” izango da
Astean zehar 8 otarren zozketarako boletoak oparituko dira dendetan. Zestoan txartelaren erabiltzaileei erosketa poltsa bat oparituko zaie. Ostiraleko pintxo eta denden zozketako txartelak ere banatuko zaizkie bezeroei, eta eskolako haurrek herriko dendak ezagutzeko aukera izango dute.
Horrela, ostiralean, “Bezeroen festa” ospatuko da 20:00etan arkupeetan. Bertan, otarren zozketako zenbakiak aterako dira, “herria eta dendak” argazkien erakustaldia izango da eta dendek eskeinitako artikuluak zozketatuko dira bertara azaltzen direnen artean. Guzti hori girotzeko, pintxoak, musika eta bertsoak izango dira.
Larunbat goizean emango zaio amaiera denden asteari haurrentzako denda-tourrarekin.