Albisteak

Zestoako EH Bilduk “hausnarketa egun bat” burutuko du Urtarrilak 3an

Igande honetan, urtarrilaren 3an, hausnarketa egun bat burutuko dute Zestoako EH Bilduko kide, jarraitzaile eta abarrek Sastarrain Baserri Eskolan. Egun osoa iraungo duen hausnarketa ariketa izango da, 10.00etan hasi eta 17.00etan amaituko dena.

Antolatzaileen esanetan, “datozen urteetan herri mailan jorratuko ditugun gaien inguruan eztabaidatuko dugu, baita hauek lantzeko moduaz ere. Garrantzia berezia emango diogu hondakinen gaiari, eta EH Bilduren jarduna lagunduko lukeen gune fisiko baten inguruan ere arituko gara.”

“Zestoa hobe bat eraikitzeko urratsak emango ditugu, beraz, Sastarrainen. Zestoa hobe bat dugulako buruan, zestoarron bizi maila igotzea dugulako xede.”

Egun osoko hausnarketa izanik, bazkaria ere bertan egingo dute. Ondorioz, parte hartzea aurrez konfirmatzeko eskatu dute antolatzaileek. Konfirmazioa zestoa@ehbildu.eus helbidera bidali daiteke.

sastarrain_metodologiasastarrain_kartela




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide