Albisteak

ZESTOAKO EH BILDUK HERRIKO ALKATEAREN DIMISIOA ESKATU DU

Zestoako EH Bilduren iritziz, Josetxo Mendizabal Zestoako alkateari “Ogasunak soldata bahitu eta gero, alkateak bere dimisioa eman dezan nahikoa arrazoi dago”. Hori da atzo arratsaldean egindako prentsaurrekoan aipatutako puntu nagusia. Agerraldian Mikel Arregik hitz egin zuen, eta bere esanetan argitaratu den informazioa benetakoa dela egiaztatu dute.

Horretaz gain, Arregiren esanetan, “arduraz jokatzeko prest gaude, eta EAJk arazo hau kudeatzeko orduan zailtasunik badu, EH Bilduko zinegotziak arduraz jokatzeko prest gaude. Irtenbide duin baten alde eskuzabal izateko prest gaude”.

Hemen duzue prentsaurrekoa bideoan ikusgai:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide