Albisteak

Zestoako emakumeek Lili Jauregia doan bisitatu ahalko dute larunbat honetan

Larunbat honetan emango diote hasiera Lili Jauregiko denboraldi berriari. Jauregia kudeatzen duen Arazi enpresak Emakundek martxoaren 8rako zabaldu duen Katerik gabe, Katean leloarekin bat egiten duela azaldu du. Denboraldiaren hasieran, emakumeei protagonismoa eman nahi izan diete eta hori dela eta, Zestoako emakumeentzat doako pasea antolatu dute larunbat honetarako. Bi pase izango dira; arratsaldeko 16:30ean lehena eta 17:30ean bigarrena. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute turismo bulegoan.

Andre Madalen, eraberrituta

Lili Jauregiko bisita antzezten duen Andre Madalenen irudia eraberrituta datorrela azaldu du Arazik. Gaur egungo emakumeen “ahalduntzearekin eta eskubideen borrokarekin” bat egiten duen emakume langilearen borroka erakusten dituela nabarmendu dute.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide