Albisteak

Zestoako festetako zekorketak irailaren 6an eta 8an izango dira

Baditugu jada aurtengo Amabirjinetako zekorketetan toreatzen arituko direnen izenak. Lehen zekorketa irailaren 6a, ostiralean, izango da. Toreatzaile lanetan, El Juli Fundazioaren Zezen Eskolako Joao d’Alva  arituko da. Bigarren zekorketan berriz, Ubrique Zezen Eskolako Miguel Andrades arituko da, hau, irailaren 8a igandea, Amabirjin egunean, izango da.

Ganadutegia, aurreko urtean bezala, Oropesako (Toledo) Adolfo Rodriguez Montesinos izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide