Albisteak
Zestoako futbol taldeak aurkeztu dira
— 2017-09-16Ostiral arratsaldean Iraetako futbol zelaian Zestoako Futbol Taldeak aurkezpena egin du. Aurkezpenean maila ezberdinetan lehiatuko diren taldeen argazkiak atera zituzten. Lehiaketa berehala hasiko da Zestoako futbol taldeentzat. Larunbat honetan Zestoako gizonezkoen lehen taldeak Zumaian hasiko du denboraldia (16:00).
Zorte on guztiei!
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU