Zestoako Gazte Asanbladaren oharra koronabirusa dela eta
— 2020-04-10Ohar honen bidez gaztetxeko XXXI. Urtemugaren ospakizuna bertan behera gelditzen dela jakinarazten dugu. Gazte asanbladak 31 urte betetzen dituen honetan ez gaude ospakizunetarako. Beraz, apirilean zein datozen asteetan burutzekoak genituen ekintza guztiak bertan behera gelditzen dira, bertsio gaua besteak beste.
Bertsio gauari dagokionez ez dugu baztertzen aurrerago egitea. Egoera hobetzen denean eta gazte asanbladak bertsio gaua burutzeko baldintza egokiak daudela uste duenean izango duzue gure berri.
Ospatzeko gutxi daukagun egoera gogor honetan, ezin dtugu ahaztu kapitalak babesgabe utzi dituen langile sektoreak beste beste, etxerik gabe kalean bizi direnak, jendea etxetik ateratzeko kaleen militarizazioa martxan jarri den bitartean lanera joatera beharturik dauden langileak ( kapitalaren balorizazioa langioleon osasunaren gainetik jarriz) egoera honetan lanik eta beraz diru-sarrerarik gabe geratu diren langileak, beren torturatzaileekin etxean harrapaturik gelditu diren emakume jazarriak, osasungintzako langileak, presoak…
Berriz ere agerian geratu da desjabetuon arteko elkartasuna eta langile boterearen egikaritzearen beharra miseriara kondenatzen gaituen sistemaren honen aurrean. Hau gutxi ez balitz, ez du itxura xamurrik hurrengo hilabeteetan irekiko zaigun egoerak. Itxura guztien arabera, ofentsiba kapitalista berri baten aurrean aurkitzen gara, 2008koaren modukoa ala okerragoa, eta osasun neurrien aitzakian desjabetuon eskubide politikoak bertan behera geratu dira, ofentsibaren aurrean proletalgoa erantzuteko gaitasunik gabe uzteko asmoz.
Hau horrela, bat egiten dugu GKS-k martxan jarri duen kanpainarekin, zeina 4 punturen baitan egikaritzen den:
1 ASKATASUN POLITIKOAK
Salbuespen neurri politikoak bertan behera utzi eta askatasun politikoak berrezartzea.
2 EGIA
Gobernu eta komunikabide burgesen gezur eta engainuen aurrean, koronabirusaren kausen, dimentsioaren eta eraginen egia ezagutaraztea.
3 OSASUNA
Krisiaren gaineko erabakiak hartzerakoan, burgesiaren interes partzialen irizpedea beharrean, osasun irizpide unibertsala lehenestea.
4 LANGILE ANTOLAKUNTZA
Aurreko guztia lortu ahal izateko, ofentsibaren aurrean erantzun ahal izateko, alkarren zaintza bermatu ahal izateko, eta kapitalismoa eta zapalkuntza guztiak gaindituko dituen gizarte eredu berriaren aziak landatzeko.
Azkenik kanpaina honen barruan urolako GKS-k eta Krisiaren Semealabak Sare Sozialistak martxan jarri duten ekimenaren berri eman nahi dugu. Egoera honetan, kolektibo kolpatuenek jasan behar dituzten egoeren testigantzak jaso nahi dituzte alde batetik. Bestetik, salbuespen egoera honetan jazarpen polizialaren gaineko aholkularitza juridikoa martxan jarri dute.
Testigantzak egin edo aholkularitza jasotzeko kontaktua: 608448979 edo krisiarentestigantzak@gmail.com
BATU BORROKARA!
Egin zaitez bazkide