Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Abenduaren 26an ospatuko ditugun Soroperietan herritarrak dantzan jartzeko helburuarekin Zestoako Gazte Asanbladak dantza ikastaroa antolatu du. Ikastaro horretan parte hartzen dutenek fandango eta arin-arina ikasiko dituzte.
Ikastaroa bihar (azaroaren 27, ostirala) hasiko da, eta jarraipena izango du abenduaren 4an, 11ean eta 18an. Ikastaroan izena eman nahi duenak Zestoako Gaztetxeko facebook orrira mezu bat bidali edo gaztexean bertan izena eman dezake.