Albisteak

Zestoako Gaztetxearen 35. urteurrena ospatzeko egitarau zabala antolatu dute

Zestoako Gaztetxeak 35 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko, apirilean zehar egitarau zabala antolatu dute Gazte Asanbladakoek. Aste honetan hasi dira ekintzekin eta amaiera, hilaren 27an, izango da urtemuga egunean. Azken urtean, gaztetxea Elizondo eraikinean kokatu dute eta egun utzarazteko agindua dago indarrean.

35 urte sugarra pizten lemapean aurkeztu duten egitaraua

– Apirilak 3, 17 eta 24 asteazkenez 17:00etan: Santakutzetako auzolana

– Apirilak 5, ostirala: Umeen eguna

– Apirilak 10, asteazkena: Santakutzetako batzar irekia

– Apirilak 12, ostirala: Bertsio gaua

– Apirilak 19, ostirala: La pulga eta lagunak flamenko ikuskizuna ondoren, parrillada eta txotxa eta azkenik Edu Zendoia

– Apirilak 21, igandea 10:00etatik 15:00ak arte: Artisau eta bigarren eskuko azoka

– Apirilak 27, larunbata: Urtemuga eguna

Urteurrenerako kanta

Gertaera musikatzeko Rodeo talde zestoarrak abesti bat prestatu du gaztetxeko kideekin batera. Datozen egunetan argitaratuko dutela adierazi dute sare sozialetan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide