Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Operadore handien menpe egon gabe eta maila teknologikoan burujabeagoak izateko, tokiko garapena sustatzen duen Abaila kooperatiba zumaiarrak, zuntz optikoa kontratatzeko aukera zabaldu du Arroabean.
Hedapen-lanak azken bi hilabeteetan egin dira. Abaila, Guifi · net fundazioarekin elkarlanean aritu da telekomunikazio-sare askea, sustatu eta helarazteko.
Zuntzaren etorrera Zuntz Optikoa Zumaia proiektuaren jarraipena da, Urola bailarako digitalizazio proiektu bat delarik.
Haien eskaintza eazagutu eta zerbitzuak kontratatu nahi dituenak, telefonoz jarri daiteke harremanetan, 943 569 296 zenbakian, info@abaila.eus helbidera idatziz edo Zumaian kokatua dagoen Zunbilo Kalea 2an dagoen dendara gerturatuz.