Zestoako GKSren oharra gaurko gertakarien harira
— 2021-03-27Gaur eguerdian kontzentrazioa burutu dugu, pandemiari ematen ari diren aterabide poliziala eta jasaten ari garen gazte kriminalizazioa salatzeko. Segurtasun neurri sanitario guztiak betez, kontzentrazioa burutzen ari ginela, 8 ertzain inguru etorri dira, kontzentrazioa egiteko baimenik ez geneukanaren aitzakiapean, kontzentrazioaren arduraduna eta beste lau gazte identifikatuz. Azpimarratu nahi dugu, herrian ez dagoela ohiturarik kontzentrazio bat burutzerakoan baimenak eskatzeko, eta orain arte ez dela arazorik egon. Hala ere, lege burgesaren gainetik, eskaera egin ala ez, manifestatzeko dugun zilegitasuna aldarrikatu nahi dugu.
Beste behin ere argi erakutsi digute, gizarte burgesak garamatzan egoera totalitarioa, non proletalgoaren eskubide politikoak zalantzan jartzen diren behin eta berriz eta poliziak arbitrarioki jendea identifikatu eta esku hartzeko inpunitatea duen. Gaur salatu dugun kontrol sozialaren areagotzearen eta gazteon kriminalizazioaren adibide argi bat izan da gaurko interbentzio poliziala.
Zestoako GKStik gogor salatu nahi dugu gertatutakoa eta poliziaren jarrera. Horrez gain, eskerrak eman nahi dizkiogu kontzentraziora bertaratu zareten guztioi eta poliziaren aurrean babesa adierazi diguzuen guztioi.
Kriminalizazioaren aurrean gazte langileok antolatu!
Egin zaitez bazkide