Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Herri Hezitzailearen lan-taldeak deituta, Zestoako haur eta gazteen batzarra egin da asteazken honetan. Udaletxe azpian 4-12 urte bitarteko 60 haur inguru elkartu dira. Plazan pixka bat jolastuta, udaleko areto nagusira igo eta hainbat jolasen bitartez iraileko festetarako haurren proposamenak jaso dituzte. Haurrek beraien ideiak eta nahiak agertu dituzte, ekintza egingarriak aukeratuko ditu Herri Hezitzailearen lan taldeak. Ondoren, hurrengo batzar bat deituko dute, haurrei zein proposamen aukeratu dituzten jakinarazteko.
IRUZKINDU