Albisteak

Zestoako haurrak krosa prestatzen ibili dira

Igande honetan Zestoako 39. Herri Krosa jokatuko da. Zestoako Atletismo Taldeak antolatzen duen krosean adin guztietako korrikalariek hartuko dute parte. Hori dela eta, ostiral goizean Zestoako Herri Eskolako haurrek kroserako entrenamendua egin dute.

Gaztetxoen lasterketak goizeko 10:00etan hasiko dira. Helduen lasterketak berriz 11:30ean hasiko dira. Korrikalariek bi distantzien artean aukeratu ahal izango dute. Bat motza (2.770m) eta bestea luzea (8.630m). Bi lasterketak ordu berean hasiko dira. Bi lasterketetako 5 lehenengoei (emakume eta gizonei) sariak emango zaizkie. Baita lehenengo herrikoei ere. Lasterkari guztiei lasterketa bukaeran oparia eta hamaiketakoa emango zaie.

Lasterketarako izen ematea irekita egongo da www.herrikrosa.eus web orrian eta Zestoako kiroldegian ostirala arte. Aurrez izena ematea 5€ izango da (kadeteek doan). Lasterketa egunean berriz 10€ ordaindu beharko dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide