Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

“Ondare publikoko txikizioak ekiditeko”asmoarekin zaintza kamerak jarriko ditu Udalak Zestoako Herri Ikastetxean. Erakundeak “kezka” azaldu du azken aldian eta bereziki pasa den asteburuan izan diren “txikizioen” aurrean. Udalak adierazi du azken aldian herriko ondare publikoan txikizioak egitea “ohikoa” bihurtzen ari dela, eta ondorioz, erakundea kostu ekonomiko gehigarri bat “bere gain” hartzen ari dela. “Kostu ekonomiko gehigarria kezkatzeko kontua izanda ere, ezta gutxiagorako azkenaldian herriko ondare publikoa apurtzeko zenbaitzuk hartu duten jarrera etengabea” esan du Udalak.