Albisteak

Zestoako Herri Ikastetxeko langileek martxoaren 8ko grebarekin bat egin dute

Ikastetxeko langileen batzarrak (irakasle eta Heziketa Bereziko laguntzaileak barne) eta jangelako eta garraioko langikeek bat egin du Euskal Herriko bilgune feministak deitutako martxoaren 8ko greba orokorrarekin.

“Enplegu eta Gizarte gaietako Sailburuak agindutako zerbitzu minimoak haurrek behar duten segurtasuna ez bermatzeaz gain, ikasle bera arrisku bizian jartzen duela ikusita, ikasleei zor zaizkien zaintza eta arreta eskaintzea ezinezko izango zaigu” adierazi dute batzarreko kideek. Beraz, ostiralean eskolako goiko eraikuntza zabalik egongo bada ere, ez da klaserik egongo, ezta garraio eta jangela zerbitzurik ere.

Ikastetxeko langileek guraso guztiei dei egiten die martxoaren 8an herrian egingo diren ekintza eta mobilizazioetan parte hartzera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide