Albisteak

Zestoako Historia (2) liburua Udalaren webgunean dago irakurgai

IƱaki Azkune ikertzaileak kaleratu berri duen Zestoako Historia (2) lana irakurgai dago Zestoako Udalaren webgunean. Atal berri hau, 10 liburuz osatutako ikerlana da eta 1545 eta 1556 bitarteko historia biltzen du. Lehendabiziko atala 2016an kaleratu zen eta lan horrek, Historiaurretik hasi eta 1544. urtera arteko historia biltzen du. Orain haren jarraipena argitaratu du, 1545. urtetik 1556raino. Ale gutxi batzuk liburu formatuan argitaratu dira, erakunde eta liburutegietan eskuragai jartzeko, baina interesatuei zabaltzeko CD formatuan kaleratu da ikerlana. Zestoan, Potxolo liburu-dendan eskura daitezke.

Azkuneren lana irakurtzeko egin klik hemen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide