Albisteak

ZESTOAKO INAUTERIAK – Egitaraua

OTSAILAK 25, LARUNBATA
17:00. Ogitartekoa, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta, Gure Txokoa elkarte inguruan.

17:30. Desfilerako izen-ematea.

18:00. Umeentzako mozorro desfilea Udaletxeko arkupetan. Photo call, udaletxe azpian, mozorrotutako jendeari argazkiak ateratzeko.

23:00. Ilargi Beltza erromeri taldea, arkupetan.

OTSAILAK 28, ASTEARTEA
17:00. Txokolatada, Gure Txokoa elkarte inguruan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.

17:30-19:00. Karaoke festa, Txatxilipurdi elkartearen eskutik, arkupetan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.

Zestoako Udalak eskerrik beroenak eman nahi dizkie festa hauen antolakuntzan dabiltzan denei, baina batez ere egitarau honetan aipatzen ez diren kuadrilla eta pertsona anonimo horiei; horiek dira-eta festa hauen benetako antolatzaileak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide