Zestoako inguruetan ibiltzeko lehen proposamena

Haur eta helduen mendizaletasuna bultzatzeko asmoz, Zestoako inguruak ezagutzeko proposamenak luzatuko dizkizuegu txoko honetan. Egoera honetan, gorputzak mugitu eta bide batez gure txokoak ezagutzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Hemen duzue lehen proposamena: ZESTOA-IRAETA-AIZARNAZABAL-SAN JUANTXO-AIZARNA-KALBARIO-AKOA-ZESTOA (12.300km)

  • Zestoatik abiatuta, Iraetara joango gara, Urolako trenaren bidetik. Iraetatik sahabira begira Urola ibaia zeharkatzen duen zubia pasa eta Aizarnazabalera joango gara.
  • Aizarnazabaletik errepidea pasa eta marka urdinak ikusiko ditugu, erreka eskubian dugula.
  • Herri bidetik gora, San Juantxo ermitarekin topatuko gara.
  • Hemendik aurrera Aizarnako auzoa bistan daukagula plazara iritsiko gara.
  • Marka txuri eta urdinak jarraituta, kalbariotik kaltzada behera Akoako bailara ikusiaz, Zestoara itzuliko gara.

Oharra: Ibilbidean zehar ura topatuko dugu Aizarnazabalen, Txiribogan eta Aizarnan.

Ekin klik hemen ibilbidea ikusteko.

Bidali zure ibilbidean ateratako argazkiak 665 75 69 52 telefono zenbakira.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide