Albisteak
Zestoako Interpretazio Eskolakoak Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan izango dira
— 2015-10-27Zestoako Interpretazio Eskolako Eromen Produkzioak taldeak Lukurreria, lizunkeria eta heriotzaren erretaula antzezlana aurkeztuko du ostiral honetan Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan. Ikuskizuna Soreasun izango da, 21:30ean hasita.
Ostiralean Azpeitin aurkeztuko duten obra hori Valle-Inclanen obra bat da, Amancay GaztaƱaga zuzendariak egin ditu itzulpenak eta moldaketak.
Zestoako Antzerki Astean estreinatu zuten Lukurreria, lizunkeria eta heriotzaren erretaula, eta orain Azpeitin obra hori ikusteko beste aukera bat izango da.
Ondoreango bideoan ikusgai duzue antzezlanaren teaserra:
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide