Zestoako irakurle-taldean izena emateko epea zabaldu dute
Danbolin— 2018-10-30Azaroaren amaieran emango diote hasiera Zestoako irakurle-taldearen aurtengo ikasturteari. Joan den urtean hasi zuen bere ibilbidea taldeak eta aurten jarraipena emango diote. Datorren ekainera bitartean elkartuko dira eta Danele Sarriugarte idazle Elgoibartarra arduratuko da taldea gidatzeaz. Zestoako Udaleko Kultura Saila eta Portale Kultur Elkartea lankidetzan arituko dira programa betetzeko.
Irakurle-taldean parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute azaroaren 7a baino lehen. Talde-kopurua mugatua da eta hau horrela izanik, jarritako kopurua gainditzen bada, taldea osatzerako orduan izena emateko ordena kronologikoa errespetatuko da.
- Izena emateko bidali mezua honako helbide elektronikora, izen-deiturak eta telefonoa adieraziz: kultura@zestoa.eus