Albisteak
Zestoako jaiak 2015, egitaraua
— 2015-09-02Aurreko asteburukoari buelta eman da festak ate joka ditugu, dena prest dago. Hemen duzue aurtengo jaietako egitaraua.
IRAILAK 4, OSTIRALA
22:00. Pilota jaialdia: Jaka – Cecilio / Iribarria – Urruzola eta Martínez de Irujo – Tolosa / Altuna III – Rezusta.
IRAILAK 5, LARUNBATA
11:00. Hondar tailerra, umeentzat, Andoni Bastarrika eskultorearekin, Elizkalean.
12:00. Herriko hainbat txapeldunek botako dute txupinazoa: Zestoako jubenil nesken taldeak (futbola), Johnny Tamayok (arku-tiroa) eta Arantxa Zigaran eta Luisa Perezek (lasterketa). Ondoren, herriko banda, buruhandi, txistulari eta abarren kalejira.
12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Skandalue Elektrotxaranga egunean zehar.
14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasako da. Ondoren, herri bazkaria plazan.
17:00. Baltsa jaitsiera Urola ibaian.
22:30. Herritarren karaokea.
Ondoren, Dj Julius, plazan.
IRAILAK 6, IGANDEA
9:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11.30. Jolas parkea umeentzat, frontoi inguruan, 14:00ak arte.
13:00. Bertso saioa balkoitik balkoira: Andoni Egaña eta Jon Maia.
Ondoren, nafar ikurrari omenaldia, Laranjadin, bertso, jota eta dantza saioarekin.
17.00. Jolas parkea umeentzat 19:30ak arte.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Adrien Salenc. Ordezkoa: Baptiste Andrea Cisse. Ganadutegia: Santafe Martón (Villafranca, Nafarroa). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
18:00. Pintxo lehiaketa, Axun Arrazola plazan. Izen-ematea, Mollergi tabernan, irailaren 4ra arte. Informazioa izen ematearekin batera emango da.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
20:00. Duo do portu, Laranjadin.
22:30. Korrontzi taldearen kontzertua, Laranjadin.
00:00. Bad Sound System taldearen kontzertua, Laranjadin.
IRAILAK 7, ASTELEHENA
(Umeak txuri gorriz janztera gonbidatzen ditugu)
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Haurren udalbatzarra.
Ondoren, Erdikalean hasita, Haurren Udalbatza, udaltzainak, buruhandiak eta abarrekin kalejira Ustekabe txarangak lagunduta.
12:00. Umeek “txupinazoa” botako dute udaletxetik. Jarraian, entzierroa umeentzat, gezurrezko zezen beltz beldurgarriekin. Ustekabe txaranga egunean zehar.
12:30. Zezen bolaztatuak eta poniak, ume eta gaztetxoentzat.
14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria. Ondoren, aurpegi-margotzea.
17:00. Zirkoloretsua ikuskizuna, Laranjadin.
18:30. Kantu-jira, Ustekabe txarangarekin.
19:00. Meza Parrokiko Abesbatzarekin eta, jarraian, Ama Birjinari Salbea.
20:00. Tximeleta taldea, Laranjadin.
21:00. Oilasko jana, arkupetan.
23:00. Tximeleta taldea, Laranjadin.
IRAILAK 8, ASTEARTEA. AMABIRJINA EGUNA
9:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira, ‘Goizeko izarra’ martxaren doinuekin.
12:00. Meza Nagusia, Parrokiko Abesbatzarekin.
13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
17.00. Altxorraren bila, umeentzat. Abiapuntua, Laranjadi plaza.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Ignacio Ruiz Ropero. Ordezkoa: Baptiste Andrea Cisse. Ganadutegia: Santafe Martón (Villafranca, Nafarroa). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
20:00. Alurr dantza taldearen emanaldia, Laranjadin.
22:00. Joxe Replay taldearen kontzertua eta Trikimailu taldearen dantzaldia.
Egin zaitez bazkide