Agenda

Zestoako Jaiak 2017

IRAILAK 2, LARUNBATA

  • 11:00. Gazteen VIII. Esku Pilota Txapelketako finalak.
  • 12:00. Zestoako IV. Ardi Txakur Lehiaketa, arraza librean, Lauiturri inguruan. Parte-hartzaileak: Rex (Jose Luis Saizar, Zarautz), Argi (Mikel Garaiar, Narrondo), Lucky (Juan Ramón Azkagorta, Galdakao), Alai (José Ramón Orbegozo, Azpeitia), Truke (Bittor Bengoetxea, Galdakao), Argi (Pello Segurola, Matxinbenta). Epaileak: Jose Antonio Arrillaga eta Mikel Aizpurua. Antolatzailea: Artxate Elkartea.

  • 13:00. Txoko feministak deituta elkarretaratzea plazan: udan zehar emakumeen kontra izan diren erasoen zein  eguneroko indarkeriaren aurka eta festa parekideen alde.

  • 14:30. Txotx herrikoia eta mokadutxoa udaletxeko arkupetan. Ustekabe txaranga egunean zehar.
  • 18:00. XXXII. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa, 16 urtetik gorakoentzat.
  • 20:00. Ondarbasoko igoeraren sari banaketa, Laranjadin.
  • 23:00. Cycle taldea, Laranjadi plazan. Cycle talde madrildarra tsunami bat bezala agertu zen musika eszenan, elektronika, popa eta techno musiken arteko koktelera indartsua irudikatuz.
  • Ondoren, D(j)avila.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide