Agenda
Zestoako Jaiak 2017
— 2017-08-28IRAILAK 3, IGANDEA
- 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- 12:00. Meza Nagusia Parrokiko Abesbatzarekin, eta organoaren eraberritzearen ondorengo kontzertua.
- Ondoren, herriko zaharrenei oroigarriak eskainiko zaizkie Laranjadi plazan. Aurtengo omenduak Maria Kortadi Kerexeta eta Jesus Irureta Gurrutxaga izango dira. Horiekin batera, herrian bizi diren 88 eta 89 urteko guztiei omenaldia egingo zaie eta oroigarriak eskainiko zaizkie, Laranjadi plazan. Ekitaldia Idiakaitz Txistulari Taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute.
- 14:30. Bazkaria Bainuetxean, Aratz Etxeberriak alaituta.
- 18:00. Zestoako VII. Trikitilari Gazteen Txapelketa, plazan. Partaideak: Leire Uranga-Nerea Lopetegi (Zestoa), Intza Illarramendi-Maria Illarramendi (Zestoa), Izaro Oleaga-Jurgi Ituarte (Aizarnazabal), Lierni Tolosa-Elaia Diaz (Hernani), Aitor Uzkudun-Naiara Urresti (Errezil-Getaria), Eider Tolosa-Lierni Tolosa (Hernani), Andoni Oruesagasti-Uxue Kerejeta (Zumarraga)
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide