Albisteak

ZESTOAKO JUBILATU ASTEKO EGITARAUA

Zestoako Gurutze Pentsiodunen eta Jubilatuen Elkarteak aurten ere Jubilatuen Astea antolatu du. Azaroaren 23tik 29ra arte izango da. Hau izango da egitaraua:

AZAROAK 23 Astelehena, 17:00etan. BINGO saioa sari bereziekin.

AZAROAK 24 Asteartea, 17:00etan. “Seiko urreko” eta “eskoba” txapelketak.

AZARAOK 26 Osteguna, 17:00etan. Mus eta puntto txapelketak.

AZAROAK 27 Ostirala, 18:00etan. Tortilla pintxoak eta gaztain erreak dastatu ahal izango dituzte Jubilatuen Elkartera inguratzen direnek.

AZAROAK 28 Larunbata. Goizeko 10.00etan bide osasuntsua deituriko ibildiari hasiera emango zaio Kiroldegiko aterpean. Ondoren pintxo dastaketa toki berean.

AZAROAK 29 Igandea. Ohiko elkarte bazkaria Bainuetxean. Izena emateko epea azaroaren 22 arte. Salneurria 38 euro. Lehenik 12tan hilberriak direnen aldeko meza ospatuko da.

OHARRA

Izena emateko epea saioak hasi baino ordu erdi lehenago itxiko da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide