Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Zestoako jubilatu eta pentsiodunek irteera antolatu dute ekainaren 24rako, Hondarribira. Goizeko 9:00etan aterako dira, eta herria bisitatu ondoren, 14:00etan bazkaria egingo dute Hondarribiko Abarka jatetxean.
Menuan kroketa eta txistorra pintxoa, bakailaoz betetako piperrak eta aukera moduan labean erretako bakailaoa edo oilasko izterra izango dira. Postrerako, etxeko torrija bainila kremarekin eskainiko dute. Edarien artean Errioxa eta Nafarroako ardoa edo sagardoa izango dira, baita ura, ogia eta kafea ere.
Izena emateko epea ekainaren 19ra arte edo autobusa bete arte egongo da zabalik. Prezioa 50 eurokoa izango da bazkideentzat eta 55 eurokoa bazkide ez direnentzat.