Albisteak
Zestoako Karitas: “Zure etxebizitza hutsa eskatzen dizugu”
— 2016-04-21Egoera ekonomikoak behartuta, familia ugari etorri dira Zestoara. Lana ezin topatuta dabiltza, egoera gogorra ari dira pairatzen. Lanbide, Foru Aldundia eta Karitasen laguntzekin bizi dira. Gehienentzat, arazorik handiena, alokairua ordaintzea da. Hau horrela, Zestoako Karitasek herritarrei etxebizitza hutsak eskatzen dizkie. Ardura guztia Karitasek hartuko luke bere gain, behar diren konponketak Karitasek egingo lituzke eta jabeak nahi duenean etxebizitza hustu egingo litzateke.
Zestoako Karitaseko kideen esatenan “zure etxebizitzak mesede galanta egingo dio beharrean dagoen familiari eta zuk ez duzu ezer galduko”. Etxebizitza hutsa familia bati uzteko prest dagoen edonork edo edozein zalantza argitzeko, Zestoako Karitaseko norbaitengana jo edo 681 671 796 telefonora deitu. “Dena diskrezio osoz egingo da”, adierazi dute Karitaseko kideek.
Egin zaitez bazkide