Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aste honetan bildu da lehenengoz Korrika batzordea Zestoan. Astelehenean egindako bileran Korrikaren 20. edizioaren inguruko xehetasun guztien berri eman zen. Horretaz gain, Zestoan Korrikaren inguruan egin daitezkeen ekimenez eztabaidatu zuten bertaratu zirenek.
Lehen bilera eginda, otsailaren 13an izango da Korrika Batzordearen hurrengo hitzordua. Korrika batzordetik herritarrei bertan parte hartzeko deia egiten zaie. Herriko eragileei, korrikako kilometroak erosi nahi dituztenei edo ekimen horretan interesa dutenei euskararen aldeko festa horretan parte hartzeko deia egiten zaie.
Gogoratu, Korrikaren 20. edizioa apirilaren 5ean igaroko dela Zestoatik.
IRUZKINDU