Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Otsailaren 8tik 16ra KZ Gunean ikastaroa izango da. Ikastaroan parte hartzen dutenek, android sistema eragilearekin lan egiten duten smartphoneak eta tabletak erabiltzen ikasiko dute. Ikastaroa 16:00etatik 18:00etara izango da Kultur Etxean kokatuta dagoen KZ Gunean eta ikastaroa euskaraz izango da.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko duteĀ tutor.zestoa@kzgunea.net emailean edo 945 062 555 telefono zenbakian.
Bestalde, gogoratu otsailaren 8tik 16ra tutorearen bisita ere izango dela. 16:00etatik 20:00etara izango da Kultur Etxean. Bertan, ondorengo zerbitzuak eskainiko dira: informazio orokorra, izapideak (BakQ), metaposta, aurrez aurreko tutoretzak eta nabigazioa.
Tutoreareukin egoteko aurrez txanda hartu beharko da www.kzgunea.eus/cita-previa webgunean edo 945 062 555 telefono zenbakian (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara).