Albisteak
Zestoako lehen sektoreko beharrak aztertu ditu Urkomek
— 2018-10-25Zestoako lehen sektorearen eta landa eremuaren azterketa egiteko asmoz Urkome, Urola Kostako Landa Garapen elkartea landa lurreko biztanlerekin bildu zen pasa den maiatza eta uztaila bitartean. Bilkura haietan lurrarekin lotutako hainbat gai jorratu zituzten eta azterketa horretatik, Zestoako udalerriko lehen sektoreko egoeraren diagnosi bat osatu zuten, baita honi dagokion ekintza plana ere.
Asteartean aurkeztu zituzten azterketaren emaitzak Bainuetxean. Azterketa egiteko elkarrizketa pertsonalak egin eta estatistika ofizialetako datuak erabili dituzte lehen sektorea indartuko duen ekintza plana osatu ahal izateko. Bainuetxean egindako saioan, ekintza planaren inguruko iritziak eman eta euren ekarpenak egiteko aukera izan zuten lehen sektorean lanean jarduten dutenek. Orain, bi asteko epea eman dute astearteko hitzorduan egon izan ez zutenek ere euren ekarpenak egiteko. Ekintza planaren dokumentua Urkomeren webgunean eta Zestoako Udalean dago eskuragai.
Argazkia: Urola Kostako Hitza
Egin zaitez bazkide