Albisteak

ZESTOAKO MENDI ASTEA 2015

Agiro Mendi Klubak eta Zestoako Udalak elkarlanean 2015eko Zestoako Mendi Astea antolatu dute. Mendi astea azaroaren 16tik 22ra bitartean izango da. Honakoa izango da egitaraua:

Azaroak 16an eta 18an umeentzako eskalada tailerra izango da. Kiroldegiko rokodromoan 17:00etatik 19:00etara.

Azaroak 17an Zestoako Espeleo Taldearen “Begiak Lur Azpian” filma izango da. Jubilatuen tabernan 20:00etan.

Azaroak 19an Koldo Ruiz zestoarrak “Muzthagata 7546m. Eskiekin” aurkeztuko du. Mendi horretara egindako ibilaldiaren laburpen bat aurkeztuko du Ruizek. Emanaldi hau ere jubilatuen tabernan izango da 20:00etan hasita.

Mendi Astea amaitzeko, azaroaren 22an, Ertxina mendiari itzulia antolatu da. Irteera 9.00etan izango da gurutzean.

Hemen duzue mendi asterako egin dugun aurrerapen bideoa:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide