Albisteak
HERRIKO HAUR ETA GURASOENTZAT DATOZEN EGUNOTARAKO EKINTZAK
— 2015-11-13Zestoako Udaleko Gazteria Sailetik herriko haur eta gurasoentzat datozen egunotarako honako ekintzak antolatu dira:
Azaroak 13 (gaur): HAURRENTZAT JOLASAK Barbantxo Aisialdi Taldearekin (6-9 urte)
17:00-18:00 Kultur Etxean, hamabostean behin
Azaroak 16 (astelehena): YOGA TAILERRA (6-9 urte)
17:00-18:00 Kiroldegiko goiko gelan, hilean behin
Azaroak 18 (asteazkena): LIBURU-BANAGAILU TAILERRA gaztelekuan (6-9 urte)
17:00-19:00 Aurrez izena eman behar da!
Azaroak 20 (ostirala): GURASO-ESKOLA Izar Arregirekin. Gaia: ANAI-ARREBEN ARTEKO HARREMANAK
18:30-20:00 Iraetako elkartean
Informazio gehiagorako idatzi gazteria@zestoa.eus helbidera.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide