Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Zestoako Mugimendu Feministak hainbat jarduera antolatu ditu azarorako. Lehen ekitaldia hilaren 12an izango da, Alonderon, 19:00etan. Lehenik, “Desenfocada” dokumentala emango dute eta gero, pintxo tertulia egingo da, gaiaren inguruan hitz egiteko tartea hartuz.
Bigarren hitzordua azaroaren 19an izango da, berriro ere Alonderon, 19:00etan. Oraingoan, “EHko genealogia indarkeriari eta protokoloei dagokienean eta egungo aurrerapauso eta korapiloak” izeneko hitzaldia eskainiko dute.
Azkenik, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, egingo da ekitaldi nagusia. Manifestazioa antolatu dute 18:30ean, plazatik abiatuta eta Mugimendu Feministak herritar oro gonbidatu nahi ditu parte hartzera.