Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Larunbat honetan, irailaren 24a, Musika Banden Alardea izango da Azpeitin. Bertan, hainbat herrietako musika bandek hartuko dute parte, eta tartean Zestoako Musika Banda ere izango da.
Alardea 18:00etan hasiko da kalejirarekin eta ondoren Azpeitiko plazan kontzertua eskainiko dute Musika Bandek. Zestoarrek Benito Lertxundiren Baldorba eta Harold Arlenen Highlights from “The Wizard of Oz” doinuak joko dituzte.
Zestoako Musika Bandaz gain Azkoitiko, Getariako, Zumarragako eta Azpeitiko taldeak ere arituko dira alardean. Honako hau duzue alardearen aurkezpeneko argazkia:
Argazkia: Uztarria.eus
IRUZKINDU