Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Musika Bandak kontzertua eskainiko du gaur, ostirala, arratsaldeko 20:00etan hasita, kiroldegiko aterpean. Bertaratzen direnek euskal kantak edo pasodobleak entzuteko aukera izango dute. Kontzertuaz gozatzeko ez da aurrez izena eman beharrik izango eta antolatzaileek gogorarazi dute covd-19aren aurkako protokoloa errespetatu beharko dela.
Hauxe izango da abestien zerrenda:
Jostallu – L. Emparan
Katiuska 2°Partea – M. San Miguel
Aires Vascos N°2 – J. Franco
Betikoskorri – arr. I. Urkizu
Agüero – J. Franco
El Tio Caniyitas – R. Dorado
Zestoako Amabirginak – J. C. Irizar