Zestoako Neanderthalak ikertzen

AMALDA-III-2021. Irungo Gordailuan deposituan dauden, 1983an Antxieta taldeak zundaketan aurkitutako Neanderthalen harrizko tresnen ikerketa sakona egiten ari da Joseba. Demostrazio bikaina jaso dugu nola lantzen den ikerketa mota hau.

Atzo Gordailuan maisu handi batek erakutsi digu Antxietakoei Zestoako Neanderthalen harrizko tresnak nola neurtu eta marrazten diren ikerketa egiteko. Joseba Rios, arkeologian doktoreaz gain, erakutsi du marrazkilari trebea dela.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide