Albisteak
[ARGAZKIAK] Itxaropena dantza taldeko haur eta gaztetxoen ikasturte bukaerako emanaldia
— 2021-06-19Urte berezia izan da aurtengoa Itxaropena dantza taldekoentzat ere baina iaz ez bezala, aurten, ikasturte amaierako emanaldia eskaintzeko moduan izan dira. Aforo mugatuaren baitan, frontoia ertzetaraino bete zen eta txalo zaparradak gogoz jo zituzten bertaratutakoek. Beroaldian, datorren ikasturterako izena emateko aukera zabaldu du Itxaropena dantza taldeak. Ekainaren 24an, arratsaldkeo18:30etatik 20:00etara bitartean Idiazpiko lokalera gerturatuta egin ahal izango da izen-ematea.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide