Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Mediku bat gehitu da Zestoako Osasun Zentroko lan taldera. Orain arte, bi mediku eta pediatra bat aritzen ziren lanean Zestoako anbulategian, eta anbulategiko lana egitez gain San Juan eta Gisasola egoitzetan ere zerbitzua eskeintzen zuten. Mediku berriak egoitzetako zerbitzua egingo du, eta horrela laguntza handia izango da Zestoako Osasun Zentroan ariko direnentzat.
Zestoako Udalak urrian Osakidetzari eskaera egin zion, herriko Osasun Zentrorako beste mediku bat behar zutela esanez. Eta eskaera horren erantzuna da mediku berri horren etorrera. Mediku berria euskalduna da.