Zestoako pentsiodunak asteleheneroko elkarretaratzeetara itzuliko dira
Danbolin— 2022-09-15
Udako etenaldiaren ostean, bueltan izango dira Zestoako Pentsiodunen Mugimenduak deitutako astelehenetako elkarretaratzeak. Datorren astelehenean, hilak 19, egingo dute aurrena, eguerdiko 12:00etan, Gurutzean. Gutxiengo 1.080 euroko pentsioa izatea, Osakidetzako mediku gehiagoren beharra, eta zaintzaren pribatizazio eta prekarietatearekin amaitzea aldarrikatuko dituzte.