Albisteak

Zestoako pentsiodunak asteleheneroko elkarretaratzeetara itzuliko dira

Udako etenaldiaren ostean, bueltan izango dira Zestoako Pentsiodunen Mugimenduak deitutako astelehenetako elkarretaratzeak. Datorren astelehenean, hilak 18, egingo dute aurrena, eguerdiko 12:00etan, Gurutzean. Pentsioak, osasun zerbitzuak, zaintza duina, banketxe lapurrik ez, pribatizaziorik ez! lelopean bilduko dira.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide