Albisteak
Zestoako Pilota Taldeak Zoroperietako jaialdia aurkeztu du
— 2016-12-219. urtez jarraian Zestoako Pilota Taldeak Zoroperietako jaialdia antolatu du. Pilotarekin lotutako jaialdia antolatu izan dute normalean, eta herriko pilotariak profesionalekin edo maila altua duten pilotariekin batera jarri izan dituzte Pilota Taldekoek.
Aurten herritarren arteko pala partida eta esku pilotako profesionalen partidak osatuko dute jaialdia. Azpimarratu behar da, Zestoako Pilota Elkarteko lehen bi emakume federatuek, Maialen Etxeberriak eta Leire Lopetegik, jaialdian parte hartuko dutela. “Jaialdian emakumeen presentzia bermatu nahi izan dugu, horrela gure klubeko bi emakume federatuek partida mistoa jokatuko dute, bikoteak klubeko kide diren Josu eta Mikelarekin osatuz” azaldu dute antolatzaileek.
Pilota Taldeko kideek adierazi digutenez “aurtengo jaialdian ere herri kirolak sartzeko ahalegina egin dugu, baina ez da posible izan”. Auzoen arteko lokotx biltzea antolatzen saiatu dira, baina azkenean talde guztiak osatu ez direla-eta, ez da posible izan.
Jaialdirako sarrerak egunean bertan kiroldegiko lehiatilan eskuratu ahal izango dira, 10 euroko prezioan.
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU