ZESTOAKO PILOTA TALDEKO BERRIAK

Asteburu honetan  ekingo diote eskuz banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketari. Alebin eta infantil kategorietako (2008, 2007 eta 2006. urteetan jaiotakoak) pilotariak lehiatuko dira, eskuz banaka, baina klubaren izenean. Denboraldiko Errendimenduko lehendabiziko txapelketa da hauxe eta urte bukaerara arte luzatzen da.

Honako partida hauek  jokatuko dituzte gure pilotariek asteburu honetan . Zestoako Kiroldegiko Frontoian, 3 partida jokatuko dira Ostiralak 18, arratsaldeko 7tan hasita.

Pasa den asteburuan jokatutako partiden emaitzak berriz, honako hauek :

Bestalde,  Naroa Agirrek Huarteko Txapelketatik kanpo gelditu zen lehengo ostiralean finalderietan 5-18 galdu ondoren eta Odriozola-Salegi bikotea ere Gartzarongo txapelketan kanporatuak izan ziren 22-17 galdu ondoren.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide