Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako San Juan Fundazioak Lan Hitzarmen berria sinatu du gaur, abenduaren 20an. Bi aldeak “oso pozik” agertu dira lortutako akordioarekin (Zuzendaritza eta LABeko langile ordezkariak), “hainbat urtetan lantzen joan diren gaiak” hitzarmen batean adosteko gai izan baitira, sektoreko hitzarmenekin alderatuta hainbat onura jasoaz. Sinatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete urte luze hauetan lan honetan jardun duten guztiei.
Gaur egun San Juan Fundazioan 46 langilek dihardute lanean, eta denei eragingo die hitzarmenak. Zerbitzuei dagokienean, Egoitza, Eguneko Zentroa eta Etxebizitza Babestuak kudeatzen ditu Fundazioak.
IRUZKINDU