Albisteak
Zestoako San Juan Fundazioak Lan Hitzarmen berria sinatu du
— 2017-12-20Zestoako San Juan Fundazioak Lan Hitzarmen berria sinatu du gaur, abenduaren 20an. Bi aldeak “oso pozik” agertu dira lortutako akordioarekin (Zuzendaritza eta LABeko langile ordezkariak), “hainbat urtetan lantzen joan diren gaiak” hitzarmen batean adosteko gai izan baitira, sektoreko hitzarmenekin alderatuta hainbat onura jasoaz. Sinatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete urte luze hauetan lan honetan jardun duten guztiei.
Gaur egun San Juan Fundazioan 46 langilek dihardute lanean, eta denei eragingo die hitzarmenak. Zerbitzuei dagokienean, Egoitza, Eguneko Zentroa eta Etxebizitza Babestuak kudeatzen ditu Fundazioak.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU