Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

III. Eskolarteko Boulder Ligaxka jokatu zen asteburuan Tolosako Usabal kiroldegian. Guztira, alebin, infantil eta kadete mailako 25 eskalatzailek hartu zuten parte, horien artean zestoarrak.
Zailtasun ezberdinetako blokeak gainditu zituzten kirolariek eta antolatzaileen esanetan, neska-mutilak “adiskidetasunez” eta “zaletasunez” ibili ziren. Ligaxkako bigarren ez azken froga abenduaren 19an izango da, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.
Hemen argazki batzuk:
Argazkiak: Mikel Irure