Zestoako trikitilariak bilduko dituen elkartea sortzeko bilera deialdia

Herritar talde batek Zestoako trikitilariak bilduko dituen elkartea sortzeko bilera deialdia egin du ohar honen bidez:

Kaixo Zestoar Trikitilari!

Zestoar trikitilariok bilduko gaituen elkartea sortzera gatoz. Helburu nagusia, herriko trikitilariok elkar ezagutu eta uztartuko gaituen bilgune bat sortzea da. Beraz, lehen harria jartzeko, honako deialdia luzatzen dizuegu:

Azaroak 17, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxeko 1. solairuan.

Deialdia guztiz irekia da, hori izango baita talde honen helburu eta aberastasun nagusia.

Zuen zain izango gara,

Zestuko Trikitixa

Oharra: Haurrak gurasoek lagunduta etortzea gomendatzen dugu




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.