Albisteak
Zestoako Udal Gobernuak oharra publikatu du tasen igoera argudiatuz
— 2015-11-09Zestoako Udal Gobernuak (EAJ) honako ohar hau argitaratu du. Zabor eta ur tasen igoeraren inguruko azalpen batzuk emateko:
Zestoako EH Bilduk tasen inguruan adierazi du Udal Gobernuak tasak igo dituela eta beraien proposamena berauek izoztea zela.
Udal Batzarrak tasa batzuen igoera erabaki zuen, Udal Batzar horretan EH Bilduko ordezkaririk ez zegoen, ez bait ziren Udal Batzarrera azaldu, hori izango da agian herrigintzan kolaboratzeko modurik onena.
Udal Batzarreko erabakia izan zen, tasa guztiak izoztea zaborrarena eta urarena izan ezik. Zaborrarenak %10 igo dira eta urarenak % 5.
Zilegi da tasen igoera hori kritikatzea, inoren gustokoa ez bait da diru gehiago ordaintzea. Zergatia: zabor sistema aldatu zenetik beronen kostuak urte ta erdian 100.000 euro igo dira, % 30tik gora eta sarrerak bere horretan mantendu izan dira. Ondorioa Udalak 100.000 euro gehiago jarri behar ditu zabor bilketa ordaintzeko eta ondorioz diru gutxiago beste beharrei erantzuteko.
Proposamena egin dutela diote: gure galdera da orain konturatu al dira EH Bildukoak kostuak murriztu beharra daudela (sistema honen lehen urtean %24 igo ziren kostuak), sistema berria abian jartzean lehengo sistema baino merkeago izango zela esan ziguten.
Tasak izoztearen alde daudela diote. Bai???? uraren tasaren % 5ko igoerarekin ados azaldu ziren hasieratik, normaltzat jo izan dute Ur Kontzorzioak Udalari aplikatutako igoera herritarrei inputatzea. Zergatik batzuekin ados eta besteekin ez, non aitortu izan dutenean kostu eta sarreren arteko diferentzi gehitzea gutxitu beharra dagoela?
Amaitzeko kritikatzea oso ondo dago baina ezinezkoa dena da txapel batekin bi buru estaltzea.
Egin zaitez bazkide