Albisteak

Zestoako Udalak bat egin du Urdinduz egitasmoarekin

Autismoa bistaratzeko helburuarekin, Urdinduz egitasmoa jarri zuten martxan duela zenbait urte Gautenako hainbat familiak. Aurten, Azpeitia da egitasmo horren erdigunea, eta Marea Urdina elkatearekin batera, Urdinduz eguna antolatu dute. Apirilaren 2an, Autismoaren Nazioarteko egunean, izango da eta Zestoako Udalak bat egin du deialdiarekin. Egun horretan izango da festa egun nagusia, baina aurrez, sentsibilizazio kanpaina indartsua egiten ari dira.

Hemen datozen egunetan Azpeitian izango den egitaraua:

Martxoak 30, osteguna.

  • Pintxo pote urdina. 19:00etan hasita, herriko tabernetan.

Martxoak 31, ostirala.

  • Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia aktoreek Sexberdinak obra taularatuko dute. 19:00etan, Azkoitiko Batzartxo aretoan.

Apirilak 1, larunbata.

  • I. Urdinduz Igeriketa Saria jokatuko dute. Aurrena, federatugabeek egingo dute igeri, eta gero, federatuek. 09:00etan hasita, Azpeitiko igerilekuan.
    Eneko magoaren Tilin-tilin magia ikuskizuna. 17:00etan, Sanagustinen.
    Bertso saioa. 22:00etan, Sanagustinen. Onintza Enbeita, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek Maite Aizpurua gai jartzailearen esanetara abestuko dute.

Apirilak 2, igandea. Urdinduz Eguna.

  • 11:00etan, Marea Urdinako kideek 1.000 kamiseta urdin banatuko dituzte Loiolan.
  • 11:30ean hasita, Loiolatik Azpeitiko plazara ibilaldi urdina egingo dute erraldoiek, trikitilariek eta ttuntturruek lagunduta.
  • Plazan, aurpegia margotzeko gunea, puzgarriak, jolasak eta abar egongo dira umeentzat, eta jan-edanik eta musikarik ez da faltako.
  • Azoka Plazan lasai egoteko gunea egokituko dute.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide