Albisteak

Zestoako Udalak hamabi lanpostu aterako ditu lehiaketa publikora

Zestoako Udalak hamabi lanpostu aterako ditu lehiaketa publikora legealdi honetan. Dagoeneko, administrari laguntzaile lanposturako eta etxez etxeko laguntzako hiru lanpostutarako lehiaketan parte hartzeko izena ematea epea zabalik dago, urriaren 27ra arte. Gainontzeko zortzi postuak datozen hilabeteetan aterako direla adierazi du Udalak.
Udaleko lanpostu asko behin behinean egoteak herritarren aukera “berdintasuna” eta “konkurrentzia askea” urratzen dituela esan du Udalak. Bere garaian, lan eskaintza publikorako proposamena onartu zuen eta orain, proposamen hori aintzat hartu eta hamabi lanpostu horietarako lehiaketa publikoa martxan jarriko du. Lehiaketa publikoa amaitzen denean, enplegu publikoa bere osotasunean egonkortuta uztea da Zestoako Udalaren helburua.
Izen ematea zabalik duten lau postuez gain, ondorengoak izango dira etorkizun hurbilean aterako direnak:
– Administraria (dedikazio osoan)
– Udaltzaina (dedikazio osoan)
– Ingurumen teknikaria (%65ko dedikazioan)
– Eginkizun anitzeko ofiziala (dedikazio osoan)
– Eginkizun anitzeko langilea (3 lanpostu dedikazio osoan)
– Garbitzailea (dedikazio osoan)



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide